XXI. MENDEKO HEZKUNTZA SISTEMA

Hezkuntza betidanik gure artean egon den arloa da baina gizartea garatu den bitartean hezkuntza sistemak ez ditu aldaketarik izan. Horregatik, gaur egungo xxi. mendean ez daukagu gure gizartera egokitzen den sistema.

Nolakoa da gaur egungo hezkuntza sistema? Txarto hesitzen ari gara etorkizuneko gizartea? Peter Senge irakasleak  Web orrian aurkitu daitekeen elkarrizketa izan zuen, non egun aldatuko beharko litzaketen puntuak aipatzen ditu. Nire iritziz, oso interesgarria da, hezkuntza sistema guztiz aldatu egingo zelako eta magisteritza ikasle bezala etorkizunean funtzionatuko lukeen sistema aipatzen delako.

Etorkizuneko eta momentu honetako beharrak asetzeko, umeek era aktiboan ikasi behar dute, irakaslearen aginte zorrotza alde batera utzita. Horretan oinarrituta, “ikasleak eta irakasleak batera ikasiko dute”, Peter Senge-ren hitzetan.

Hala ere, ez dugu Singapur, Finlandia edo Japoneko hezkuntza sistema efizientea bakarrik begiratu behar eta xxi. mendeko ikasleen beharretara egokitzen diren metodologia berriak ezarri beharko lirateke.



Alde batetik, umeen ikasteko sistema aztertu egin beharko genuke, gauza gehienak esperientzia berrietan eta modu praktikoan ikasten dituztela konklusio modura aterata. Umeek izandako zailtasunengandik ikasten dute eta horregatik denbora "gutxi" behar dute gustuko dituzten arloei buruz ikasteko.



Beste aldetik, xxi. mendeko irakaslearen eginkizuna aldatu behar da, tradiziozko mintzalari eginkizuna alde batera utziz eta bitartekari funtzioa hartuz. Gainera, Senge-ren ustetan "irakaslea ez dakiena irakatsi behar du". Gauzarik garrantzitsuena ikaslea bere trebetasunak erabiltzea da, zailtasunak konpontzeko eta ikasteko gogoak  handitzeko.



Estrategias didácticas para la Escuela del Siglo XXI from Hugo Martínez Alvarado


Bukatzeko, aurretik aipatutako ikasleak eta irakasleak hezkuntza estrategia berriak garatu beharko lituzkete gaur egungo eta etorkizuneko baliabideak aprobetxatuz. Horien artean, teknologiaren eta metodo dinamikoen erabilera garatuz. 

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

HEZKUNTZARAKO BALIABIDE BALIOGARRIAK II.ERREPUBLIKAREN ESKOLAN OINARRITUAK

NOLA KONTROLATU GENEZAKE PIGMALION EFEKTUA?