Mezuak

AURREIRITZIAK IKASGELAN

Aurreiritziak pertsonek daukagun ezaugarria da aldez aurreko iritzia sortarazten duena era inkontzientean. Biztanleriaren gehiengoa aurreiritzien kontra egon arren, inork ez da gai hori praktikara eramateko. Aurreiritzien inguruan, arazo handiak sortu egiten dira hauek ikasgelan sortzen direnean, bai irakasleengandik bai ikasleengandik. Nire ikasle urteetan, egia esanda, ez ditut inoiz inolako arazorik izan baina nire inguruan gertatzen ari ziren hainbat arazo larri antzeman egin nituen. Irakasle batzuek ikasleen gaitasunak gutxietsi egiten dituzte eta horren ondorioz “ereduzko” ikasleekin konparatuz tratu ezberdina jaso egiten dute. Honekin batera etnia eta kulturarekin loturiko aurreiritziak sortu egiten dira eta horregatik ume hauen moldaketa eta integrazio prozesua moteldu edo guztiz geldiarazten da. Hala ere, kontrakoa ere gerta daiteke, umeen gaitasunak gehiegi baloratu egiten direnean. Hau gauza on bat bezala ikusi daiteke baina arazo batean bihurtu al daiteke bai gehiegi b

AURREIRITZIAK

Gazte baten nortasuna, bizitzaren hasierako urteetan osatzen da, horregatik familiak ematen dion heziketa oso garrantzitsua da. Baina irakasleak oso garrantzitsuak dira ere gazte baten garapenean, horregatik haien kritikak edota haien aurreiritziak ikasleen autoestiman eta pertsonalitatean eragin kaltegarriak izan ditzateke. Irakasle askok ikasleenganako aurreiritziak klasetik kanpo utzi beharko lituzkete. Hala ere, ez dute hau praktikan jartzen. Hobeto ulertzeko esperientzia pertsonal batean oinarrituko naiz. Pasaden urtean gaztelaniako irakasleak ikasteko gogoak kendu zizkidan. Egun batean matematikakoak kontatu zigun lehen oso irakasle ona zela eta bere ikasleek ikaragarriko notak ateratzen zituztela, baina denbora igaro ahala konturatu zen alferrik ari zela lanean bere ikasleak ez zutelako ahaleginik egiten klasea aurrera eramateko. Egoera ikusita hasi zen klaseak modu zorrotzagoan ematen ikasleak desmotibatuz. Etxerako lanak bidaltzen zituenean, esaterako iruzkin bat, ez

NOLA KONTROLATU GENEZAKE PIGMALION EFEKTUA?

Irudia
Pigmalion efektua eta aurreiritziak gauza natural bat dira, ezin direnak saihestu eta beti egon direnak presente baina, ez bakarrik hezkuntzaren arloan, baita gure eguneroko bizitzan ere. Guk, nahitaez, beste pertsona bat ezagutzen dugunean hari buruzko aurreiritzi asko gure buruan sortzen zaizkigute eta, gauza bera gertatzen da ikasgelan. Honen adibidea izan daiteke klaseko lehen egunean sortzen diren aurreritziak, bai ikasleen artean eta baita ere irakasleen eta ikasleen artean. Gehienetan, klaseko lehenengo egunean irakasleek pentsatzen dute lehenengo lerroan eseri direnak benetan ikasi nahi dutela eta gogo handiz etorriko direla egunero baina, ere bai aurresuposatzen dute atzeko ilaran eserita daudenak ez dutela lanik egingo eta han daudela gogorik gabe, segur aski haien gurasoek behartu dituztelako. Gaur egun, badakigu pigmalion efektuak esperimentu frogatu bat dela, hortaz, ezin dugu hori guztiz aldatu zientzia delako baina agian egin behar duguna beste gauza bat izango

HEZKUNTZAREN BERRIKUNTZA

Irudia
Egunean daukagun hezkuntza sistema atzeratuta geratu zaigu. Etorkizunera heltzeko iraganean egindakoan oinarritzean datza herrialdeko arazoa. Uste dut honako bideo honetan oso ondo azaltzen dela orokorrean hezkuntzaren problematika: Bideoa egin duena gomendatzen ditu liburu hauek:  Weapons os Mass Instruction - John Taylor Gatto Creative Schools - Ken Robinson I Love Learning; I Hate School - Susan D. Blum The One World SchoolHouse - Salman Khan Bideoan esaten den bezala, ondo pentsatu ondoren konturatuko gara gaurko ikasgela bat ez da duela 50 urteko ikasgela baino hobeagoa. Oraindik erabiltzen ditugu arbelak, kuadernoak eta boligrafoak; gainera denok kokatzen gara lerrotan irakasleari begira aspertzen garen bitartean. Hitz egiteko eskua altxatu behar dugu, komuera joateko eskatu behar da aurretik, gure adimena azterketetan erakutsi behar dugu... Azkenean makinak bezala izaten irakasten digute. Zorionez ikasketak egin dituzte honi buruz eta arazo honen aurrean

XXI. MENDEKO HEZKUNTZA SISTEMA

Irudia
Hezkuntza betidanik gure artean egon den arloa da baina gizartea garatu den bitartean hezkuntza sistemak ez ditu aldaketarik izan. Horregatik, gaur egungo xxi. mendean ez daukagu gure gizartera egokitzen den sistema. Nolakoa da gaur egungo hezkuntza sistema? Txarto hesitzen ari gara etorkizuneko gizartea? Peter Senge irakasleak   Web orrian aurkitu daitekeen elkarrizketa izan zuen, non egun aldatuko beharko litzaketen puntuak aipatzen ditu. Nire iritziz, oso interesgarria da, hezkuntza sistema guztiz aldatu egingo zelako eta magisteritza ikasle bezala etorkizunean funtzionatuko lukeen sistema aipatzen delako. Etorkizuneko eta momentu honetako beharrak asetzeko, umeek era aktiboan ikasi behar dute, irakaslearen aginte zorrotza alde batera utzita. Horretan oinarrituta, “ikasleak eta irakasleak batera ikasiko dute”, Peter Senge-ren hitzetan. Hala ere, ez dugu Singapur, Finlandia edo Japoneko hezkuntza sistema efizientea bakarrik begiratu behar eta xxi. mendeko ikasleen beharretara

HEZKUNTZARAKO BALIABIDE BALIOGARRIAK II.ERREPUBLIKAREN ESKOLAN OINARRITUAK

Irudia
Eskola Espainiako II.Errepublika garaian zenbait baliabide interesgarri zituen eta dudarik gabe garai hartara arte egon den hezkuntza hoberenetarikoa izan zen nahiz eta berez hezkuntza publikoa ezarri zen 1812ko konstituzioan. Baina, nahiz eta baliabide onak izan nire ustez batzuk aldaketa batzuekin hobe dezakete eta gaur egun ezarriz gero hezkuntza eta gizartea asko hobetuko ziren. Irunen  kantina batzuk eratu ziren non ume behartsuak joaten ziren jatera eta arreta jasotzera, gainera, geroago gehitu ziren familia dirudunetako haurrak ere. Haur hauek zihoaten kantinetara udalaren erabakia zelako eta idei ona zen horrela ume behartsuak gizartean hobeto integratzen zirelako eta haurrak haien artean elkarrekin bizitzen ikasten zuten. Niri kantina hauek idei ona iruditzen zaizkit baina gehituko nieke irakasleren bat, hau da, kantinak ez erabiltzea bakarrik haurrak elikatzeko, baita ere haurrak hezitzeko. Irakasle batzuk oso lagungarriak izango ziren batez ere integrazioa nabarmen land